Hegazkintzaren ingurumenaren gaineko eragin

 C-141 Starlifter izeneko hegazkinak gas-lorratzak  uzten ditu Antartikako zeruan.

Abiazioaren ingurumen-inpaktua aireontzi-motorrek beroa, zarata, partikulak eta gasak igortzen dituztelako gertatzen da. Horrek klima-aldaketaren[1][2] fenomenoan eragin nabarmena du.[3] Besteak beste, hegazkinek karbono dioxidoa (CO2), ur-lurruna, hidrokarburoak, karbono monoxidoa, nitrogeno oxidoak, sufre oxidoak eta karbono beltza botatzen dituzte atmosferara.

Abiazio zibilak azken urteotan izan duen hazkuntza nabarmenak (1992 eta 2005 urteen artean % 5 handitu da urtero bidaiarien kopurua) areagotu du arazoa. Eta Europar Batasunean, berotegi-efektuko gasen isuriak (abiazioarenak) 1990 eta 2006 urteen artean % 87 areagotu dira.[4]

Abiazio komertzialaren hazkundeak kezkatzeko arrazoiak ematen ditu. Munduan, 8,3 milioi pertsonak hegazkina hartzen dute egunero (3.000 milioi bidaiari urtero), 1999ko bolumenaren bikoitza.[5] Horrek erregai asko kontsumitzera behartzen du, eta CO2 ugari sortzen.

  1. .
  2. .
  3. Travis, David J.; Carleton, Andrew M. & Lauritsen, Ryan G (2002).
  4. "Climate change: Commission proposes bringing air transport into EU Emissions Trading Scheme" (Press release).
  5. Assoc. Press 2014. As air traffic grows, safety at forefront. By S. Mayerowitz, AP Airlines Writer. 2014-08-92

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search